Arnori buruzko ikuskizunaren ordutegia aurreratu egin dute

elgoibarren.net 2014ko mai. 7a, 12:23

Arno mendiak gordeta izan dituen sekretuak azaleratuko dituzte domekan Mendaroko 50 bat haur eta gaztetxok. Antzerkia, dantza, ikus-entzunezkoak eta beste zenbait arte adierazpide batzen dituen ikuskizuna prestatu dute, eta San Agustin kulturgunean eskainiko dute. Bi saio izango dira, baina ordutegia aurreratu egin dute, Athletic-Real partida dela-eta.


  Lehenengo saioa 11:00etan hasiko da, eta bigarrena, 12:30ean. Ikuskizunean 4 eta 12 urte bitarteko 50 bat umek parte hartuko dute, gehienak Ludotekako eta Gaztelekukoak. Bi koloretako sarrerak atera dituzte: grisak (11:00etako saiorako) eta laranjak (bigarren saiorako) eta Morroskillo dendan eskura daitezke.
  • Informazio osoagoa: Arnora begira (BARREN 905. zenb, 2014-04-25 – PDF)