2014ko nagusien danborradako kartela aukeratzeko lehiaketan 18 urtetik gorako edozeinek har dezakeela parte jakinarazi dute antolatzaileek, Danborrada Atabal Elkarteak. Lanak Elgoibarko Kultur Etxean aurkeztu beharko dira, 2014ko maiatzaren 20rako (eguerdiko 13:00ak baino lehen).
- Lehiaketaren oinarriak hemen ikusi daitezke.
•Danborradako azken entsegua Kalegoen plazan
Atzo hasi zituzten entseguak nagusien danborradan parte hartuko duten lagunek. Ohitura duten legez, merkatu plazako azken solairuan batu ziren, eta halaxe egiten jarraituko dute datozen asteetan, danborrada egunera arte. Era berean, azken astean (ekainak 12) egingo duten entsegu nagusia berrikuntza batekin dator aurten; Herri Eskolan egin beharrean Kalegoen plazan egingo dute-eta. Danborrada irteten den lekuan entsegu nagusia egiteak kideak hobeto kokatu eta hobeto prestatzeko aukera ematen duelako hartu dute erabakia, eta baita giroa berotzen joateko ere. (2013ko Trinitate jaiak, irudietan)

•Danborradarako kartel lehiaketako irabazleak, urtez urte:
- 2013 Nerea Oteiza
- 2011 Marina Gabiola
- 2010 Jose Manuel Esnal
- 2009 Jabi Barrenetxea
- 2008 Jose Manuel Esnal
- 2007 Jose Manuel Esnal
- 2006 Nestor Perez