Azkenik, bi urtez lanean jardun duen zuzendaritzari eskerrak eman zizkieten, eta zuzendaritza talde berria aurkeztu zuten. Bazkide profesionalek eta bazkide militanteek osatuko dute zuzendaritza batzordea. Presidente karguan Iñaki Kondek jarraituko du, egin ahalak egin arren, ez dutelako hura ordezkatzeko hautagairik lortu, oraingoz.