Txuri-beltzean egindako argazkiak dira, eta interesatuek bi tamainatan erosi ahal izango dituzte paperean: 5 euroan tamaina txikian (13x18) eta 15 euroan tamaina handian (21x29). Hala ere, argazkia formatu digitalean erosteko aukera ere badago, 5 euroan. Pilonen salduko dituzte. Argazki guztiak www.elgoibart.com webgunera igoko ditu.
•20.000 argazki inguru aukeratu nahi ditu
“Recuerdos-oroituz” izena jarri dio Arrillagak egitasmo honi. "Atzerantz doan denboraren makina bat gogora ekartzen dit niri", azaldu du. Milaka argazki ditu eginak, baina 800-1.000 inguru aukeratu ditu urteko. Momentuz baina, 2013koak eta 2014koak jarriko ditu ikusgai eta, poliki-poliki, denboran atzera egingo du . 2012. urtean hasi zen Arrillaga argazki kamera digitalarekin lanean. Aurreragoko argazkiak, hortaz, pelikuletan ditu gordeak eta argazki bakoitza eskaneatzen eta txukuntzen ordu erdi behar duela dio.
•Sokamuturra liburuan sartu ez ziren argazkiak
Argazki gehienak umeek parte hartzen duten ekintzetan egindakoak dira. “Sarasuak behin esan zidan ondo moldatzen naizela umeekin. Ez dakit hala den, baina gustatzen zait eurekin lan egitea”. Umeen argazkiez gaineran Sokamuturra liburuan sartu ezin izan zituen hainbat argazki ere jarriko ditu salgai, orain arte inon ikusi gabeko argazkiak guztiak. "Libururako 1992tik 2011erako sokamuturretan ateratako 55 argazki aukeratu behar izan nituen, baina sartu ezinaren penaz geratu zitzaizkidan beste 100 bat argazki jarriko ditut orain ikusgai", jakinarazi du.

•Argazkilaritza ikataroa
Argazkilaritza ikastaro berri bat antolatu duela iragarri du Arrillagak. Maiatzaren 18an, domekan, hasiko dute ikastaroa, 9:00etatik 12:00etara. Lau egunekoa izango da. Lehenengo bi dmeketan teoria landuko dute, eta praktika ondorengo bi igandeetako saioetan. Zortzi lagun onartuko ditu gehienez eta interesatuek Pilon tabernan eman dezakete izena.