‘Gabrielen lekua’ sentikaria eskainiko dute gaur Herriko Antzokian

elgoibarren.net 2014ko mai. 9a, 09:57

Gabriel Arestiren jaiotzaren 80. urteurrenaren harira sortutako Gabrielen lekua sentikaria, ikusteko aukera izango da gaur Elgoibarko Herriko Antzokian (20:30). Andoni Egaña bertsolariak eta Oier Guillan idazle eta antzerkigileak egin dute gidoia, musika Rafa Ruedak jarri du, Iban Urizar eta Naia Membrillera elgoibartarren laguntzarekin, eta Alain Urrutia artista arduratu da ikus-entzunezkoez.



 Antzerkia, bertsoa, musika, eta irudiak nahastuz Aresti poeta klasikoa ìiraganetik gaur eguneraî ekarri dute, Rafa Ruedak (Mungia, 1972) BARREN aldizkariari eskaini dion elkarrizketan azaldu duenez (irakurri hemen: BARREN 906 zenb. 2014-05-09 - PDF)

 Esan bezala, parte hartu duten musikarien artean bi elgoibartarren izenak ageri dira: Iban Urizar eta Naia Menbrillera. Azken honek BARREN aldizkariari lan honen inguruan 2013an eskaini zion elkarrizketa irajurri dezakezue hemen: BARREN 888. zenb 2013-11-29 - PDF)
 Goiko argazkian, ‘Gabrielen lekua’ sentikariko taldea: Oier Guillan, Iban Urizar, Rafa Rueda, Naia Membrillera, Andoni Egaña, Ainhoa Alberdi eta Iraia Elias. Alain Urrutia falta da.
∞Lotura duten albisteak: