Olasoko hilerriaren ondoan dagoen pasabidea da aldatuko dutena, Sigmako bizilagunek urteetan egin duten eskakizunari erantzunez. Igogailu bat jarriko dute autobus geltokia dagoen aldean eta honi lotuta, 634 errepidea gainditzeko, pasabide berria jarriko dute. Udaleko arduradunek jakinarazi dutenez, datorren astean prestatuko dute lizitazioaren proiektua. 160.000 eurokoa da lizitazioaren prezioa.
"Okerrik ezean, ekainaren bukaera aldera hasiko ditugu lanak eta hiru hilean amaituta egon beharko dute", jakinarazi du Hirigintza zinegotzi Rikardo Garatek.