Xabi Paya bertsolariak jarritako puntuari segika ipuin bat osatzen jarri zituzten bost lagunak, eta umore onean joan zen saioa. Grabazioa maiatzaren 21ean eskainiko dute.
Euskararen alde bitxienak erakusten dituen saioa da Tribuaren Berbak, Kike Amonarrizek aurkeztuta. Asteazkenetan, 22:15ean, ematen dute ETB1-en.