Hiru galdera nagusi planteatzen ditu ElgoiBerdin tailerrak: ba al zenekien haurren jolasaren bidez moldatzen dutela beren izaera? Espazio publikoan berdin jolasten al dute gure seme-alabek? Haurtzaroan desberdin jolasteak ba al du eraginik bere garapenean? Hiru eguneko tailerra izango da. Maiatzaren 15ean egingo da lehenengo saioa. Formazio saioa izango da hori, eta ondoren, maiatzaren 22an, kalera irtengo dira, behaketa egitera. Maiatzaren 29an egingo dute hirugarren saioa, jasotako informazioa aztertu eta ondorioak ateratzeko.
Saio guztiak arratsaldez izango dira, 18:00etatik 20:00etara. Behaketan, eta azkeneko saioan, besteak beste honako baliabide hauek erabiliko dituzte: papera, post-itak, gometxak, smartphone-ak, sare sozialak, instagram, souncloud, storify.
- Izena emateko epea zabalik dago, eta azken unera arte egongo da apuntatzeko aukera. Horretarako, bi telefono zenbaki jarri dituzte herritarren eskura: 626 386 206 (Esther) eta 653 716 113 (Ainhoa).
- Informazio gehiagorako, www.elgoiberdin.wordpress.com edo BARREN aldizkariak argitaratutako erreportajean: Jolastokia, topikoen agertoki (906. zenb. 2014-05-09)
*Goiko argazkian, Ainhoa Aduriz, Miren Vives, Esther Alonso eta Patxi Galarraga, ElgoiBerdin tailerarren sustatzaileak.