Sonia Garcia Mendaroko alkateak esan du aspalditik zerabiltela buruan Goñati frontoian obrak egiteko asmoa. Itokin arazoak handitzen ari zirela arrazoitu du Garciak, eta herritar asko kexatu izan zaizkiela frontoian atzeko hormatik sartzen zen haize-lasterragatik. Era berean, ezker paretaren koloreak pilota ikustea bera ere zailtzen zuen frontoiaren ohiko erabiltzaileen arabera, eta hiru arrazoi horiek izan dira nagusiki lanean hasteko arrazoiak. Asketa enpresakoak lanean ari dira, eta ondo bidean, hiru bat astean obrak amaituta egongo direla jakinarazi du Udalak.
1991ko uztailaren 21ean inauguratu zuten Goñati pilotalekua.
•ARGAZKIAK: