Ander Aranbarrik irabazi du danborradarako kartel lehiaketa

elgoibarren.net 2014ko mai. 23a, 13:41

 
Ander Aranbarri 21 urteko gazte elgoibartarrak irabazi du Trinitate jaietako nagusien danborrada iragartzeko zortzigarren kartel lehiaketa. Arkitektura ikasten dihardu Aranbarrik Donostian eta kartel lehiaketa batean parte hartu duen estreinako aldia izan da.




  Atabal elkarteak jakinarazi duenez, hamalau lan aurkeztu dira aurten kartel lehiaketara. Epaimahaikideen iritziz, Ander Aranbarrik aurkeztutako lanak merezi zuen lehen saria (300 euro). Atabal elkarteko Juan Carlos Arrietak jakinarazi duenez, danborrada hasi aurretik jasoko du saria Kalegoen plazan. Ekainaren 14an egingo da aurten nagusien danborrada Trinitate jaien barruan, 23:30ean hasita.

  Lehen saria jaso duen kartelaren egileak azaldu duenez, azterketetarako ikasten ari zela jaso zuen lehiaketa irabazi zuenaren deia. Izan ere, arkitekturako laugarren ikasturtea egiten ari da Aranbarri Donostian, EHUn. Honakoa kartel lehiaketa batera aurkeztu den aurreneko aldia izan dela aitortu du.
Danborradarako kartel lehiaketako irabazleak, urtez urte: