Elgoibarko datuei erreparatuz gero, aipagarria da PSOE alderdiak izan duen boto galera, duela bost urte lortu zituen botoen erdiarekin gelditu baita; 931 boto 2009an eta 454 orain. Elgoibarren bigarren alderdia izatetik hirugarren alderdi bozkatuena izatera pasatu dira sozialistak. Ezker abertzalea izan da bigarren indarra Elgoibarren, EH Bilduk (Herriek erabaki koalizioa) lortu dituen 1.198 botoekin. 2009ko Europako hauteskundeetan 1.131 boto eskuratu zituzten (Iniziatiba Internazionalistak-Herrien Elkartasunak 829 boto; Aralar-EA-Herrien Europa-Berdeak 302 boto)
PP alderdiak ezin izan die botoei eutsi, eta ehun boto baino gehiago galdu ditu. 359tik 255era. Nabarmentzekoa da era berean, Pablo Iglesias buru duen Podemos alderdiak Elgoibarren lortu dituen 149 botoak.
•Elgoibarko emaitzak (euskadi.net)
- EAJ (Europarako koalizioa). 1.364 boto (Europaren Alde koalizioak 2009an 1.252 boto). CiU, EAJ eta Coalicion Canariak osatutako koalizioa.
- EH Bildu (Herriek erabaki koalizioa). 1.198 boto (Iniziatiba Internazionalistak-Herrien Elkartasunak 2009an 829 boto; Aralar-EA-Herrien Europa-Berdeak 302 bozka). EH Bildu, BNG, Andecha Astur, Puyalon de Cuchas, UP eta ANC alderdiek sortutako koalizioa.
- PSOE. 454 boto. (931 duela bost urte).
- PP. 255 boto (359 duela bost urte).
- IU (Ezker Anitza-IU-Iratzarri-EKI). 150 boto (48 duela bost urte).
- Podemos 149 boto.
- UPyD. 69 boto. (17 duela bost urte)
Errolda. 8.852 lagunek zuten botoa emateko eskubidea (9.035ek duela bost urte).
Abstentzioa. %55,94koa (%57,12koa duela bost urte).
•Mendaroko emaitzak (euskadi.net)
- EAJ (Europarako koalizioa). 209 boto (Europaren Alde koalizioak 2009an 219 boto)
- EH Bildu (Herriek erabaki koalizioa). 207 boto (Iniziatiba Internazionalistak-Herrien Elkartasunak 2009an 112 boto; Aralar-EA-Herrien Europa-Berdeak 65 bozka).
- PSOE. 53 boto. (111 duela bost urte).
- Podemos. 30 boto
- IU (Ezker Anitza-IU-Iratzarri-EKI). 28 boto (6 duela bost urte).
- PP. 18 boto (25 duela bost urte).
Abstentzioa: %58,80 (%62,69koa duela bost urte)
∞Lotura duten albisteak:
- PSOEk eta ezker abertzaleak gora egin dute Elgoibarren, beste guztiek behera (elgoibarren.net 2009-06-08)