Bertsozale elkarteak abian jarritako ahozkotasuna eta bertsogintza lantzeko egitasmoaren barruan, Elgoibarko 285 ikaslek hartu dute parte aurtengo ikasturtean. Herri Eskolako 4. eta 5. mailetako ikasleak, Elgoibar Ikastolako 5. eta 6. mailetakoak eta Institutuko DBH2ko ikasleak, hain zuzen ere. Saioen gidaria Iñaki Gurrutxaga bertsolaria izan da. Udalak emandako diru-laguntzari Ester antolatzen dute herriko ikastetxeek egitasmo hau.
Kurtso bukaerako jaialdietan urtean zehar egin duten lana erakutsiko dute. Atzo egin zuten aurrenekoa eta gaur egingo dute bigarren bertso jaialdia. Gaurko saioan Ikastolako eta Herri Eskolako 5. mailetako ikasleek jardungo dute bertsotan. Elgoibarko Bertso Eskolako ikasleak ere arituko dira bat-batean kantari.
Bertso-jaialdirako sarrera doan da, beraz, Udaleko Euskara Sailak gonbite berezia egin nahi die proiektu honetan parte hartu duten ikasleen gurasoei euren semealabek ikasturtean landutakoaren emaitza ikustera joan daitezen.
ARGAZKIAK: