Gasteizen, Mendizorrotzako atletismo pistan, jokatu zuten Eskolarteko Euskadiko Atletismo Txapelketa joan den maiatzaren 24an. Mintxeta Atletismo Taldeko hiru kidek parte hartu zuten txapelketan eta ezin hobeto aritu ziren hirurak.

Pisu jaurtiketako proban Johan Rodriguez elgoibartarra izan zen nagusi. Lehen jaurtiketa baliogabetu egin zioten arren, bigarrengoan 13 metro eta 45 zentimetroraino jaurti zuen hiru kiloko bola astuna. Bigarren postuan sailkatu zen Aiert Azkaratek 11,73ko marka lortu zuen.
Azkenik 150 metroko lasterketa jokatu zuen Eider Iglesiasek eta bera izan zen azkarrena, 19´93´´denborarekin. Abigail Hortiguela (20´07´´) eta Garazi Garmendia (20´32´´) sailkatu ziren bigarren eta hirugarren postuetan, hurrenez hurren.
Iglesiasek gainera, 4x80 metroko erreleboetako proban hartu zuen parte
Gipuzkoako selekzioarekin, eta urrezko domina eskuratu zuten. Martin
Hernandezek ere parte hartu zuen erreleboetako proban, honek ere
Gipuzkoa ordezkatuz, eta bigarren postuan sailkatu ziren.
|
|

