Lehenik eta behin eskerrak eman “Gure Esku Dago” dinamikaren baitan parte hartzeko konpromezua hartu duzuen guztioi eta bide batez gure aldetik hainbat gauza azaldu eta zehaztu nahiko genituzke.
Alde batetik jakizue, Larunbata hontan hilak 31, Elgoibarren antolatu dugun Giza Kate txikirako egitaraua hau dela
From 2014-05-29 |
Ekainak 8an egingo den 123 kilometrotako Giza Katea 12:00etatik 12:30etara burutuko da Euskal Herri mailan eta Elgoibarri, Soraluzekin batera, ibilbideko 32. Kilometroa betetzea egokitu zaio. Kilometro hori Bergarako autobus geltokitik (Ertzantzaren eraikuntzaren ondoan dagoen autobus geltokitik) alde batera eta bestera kokatzen da, Kilometro erdi Arrasaterantz errepide nazionaletik eta beste kilometro erdi Antzuolarantza herri barrutik. Autobus geltokian komunak eta iturria daude, eta hainbat lekutan jarrita egoteko petrila ere.
Autobuserako izena emanda duzuenok, Maalako Parkean egon beharko duzue goizeko 9:15 etan. Autobusak Bergarako autobus geltokian utziko zaituzte eta bertan antolatzaileek esango dizuete non kokatu. Elgoibarrera itzultzeko bi aukera egongo dira, eguerdiko 13:30etan eta illuntzeko 20:00tan. Bueltako autobusak Bergarako Candy enpresaren aparkalekutik irtengo dira, autobus geltokitik Arrasaterunzko norantzan bidegorria jarraitu eta 10 minututara. Autobuseko txartelak 5€ balioko ditu eta autobusean bertan ordainduko dira (3 urte arteko haurrek, hauek barne, ez badute ez plazarik okupatzen ez dute ordaindu beharko). Autobus bakoitzean arduradun bat egongo da eta hark emango ditu beharrezkoak diren gainontzeko azalpenak.
Autobusez joatera animatzen ez zaretenok, jakin ezazue 10etarako Bergaran egotea gomendatzen dela. Izan ere goizeko 11etan Bergara erdiko autobus geltokian egon beharra dago bakoitza Giza Kateko puntu zehatzean kokatzeko. Antolakuntzak ez du kotxeentzat aparkalekurik aurreikusten, jaiak medio herriko sarrerak itxita egongo dira ibilgailuentzat eta gainera Bergaran goiz horretan txirrindulari proba bat ere badagoela jakinarazten da. Beraz kotxean etortzea pentsatzen duenak bere kabuz topatu beharko du aparkalekua.
Besterik gabe agurtzen gara, larunbata honetarako prestatu dugun jai txikian parte hartzera animatuz!