Eguraldiak gehiegi lagundu ez duen arren, dozenaka lagunek parte hartu dute gaur erabakitze eskubidearen aldeko giza kate herrikoian, ekainaren 8an Durango eta Iruñea (167 kilometro) batuko dituen giza kate erraldoirako motorrak bero mantentze aldera antolatu duten ekintzan.
Giza katea osatzeko eguna gainean dugula gogorarazteko antolatu du dinamika honen aldeko Elgoibarko taldeak Gure Esku Dago Eguna. Kalegoen plazan kamisetak, bokadiloak eta metroak saltzen jardun dute eta giza katea egin dute gero trikitilariek lagunduta. Euria dela-eta parrokiako arkupeetan batu dira hasieran, baina plazara irten da gero. Giza katearen ostean, Ziarda eta Meabe aritu dira bertsotan eta batutako guztiek elkarrekin kantuan amaitu dute ekitaldia, Kale Kantarien laguntzaz.
ARGAZKIAK: