Bergara: Ekainak 8ko Egitaraua eta gomendioak

Gure Esku Dago 2014ko eka. 4a, 15:24

Aurrikuspen guztiak gaindituta, dagoeneko 100.000 lagunetik gora izango gara Durango eta Iruinea lotuko ditugunak. Momentu historiko honetarako oraindik metrorik erosi ez baduzu, ostiral honetan edukiko duzu azken aukera Elgoibarren, arratsaldeko 5etatik aurrera Plazan.

Bide batez, gomendio eta irizpide batzuk hemen ikusi ditzakezu:

NOLA JOAN?

Autobusez: Elgoibartik Maalako parketik autobusak egongo dira izena eman dutenentzat (oraindik izena eman daiteke ostiralera arte). Tamalez, autobus gehiago ezin izan ditugu lortu, eta izena Maiatzaren 28aren ondoren emandakoentzat goizeko 8:30etan egongo da autobusa. Lehenagotik izena emanda zeudetenentzat goizeko 9:15etan.

Kotxez bazoaz: Gogoratu herri ezberdinen bilgunea izango dela Bergara, gainera herriko jaiak direla eta txirrindulari proba bat ere tokatu dela egun berean. Garaiz ibili eta lasai hartu.

Giza katea: Goizeko 11:00 etarako lekuan egotea eskatzen da. Elgoibarri autobus geltoki inguruko kilometroa egokitu zaio.

Lekuan garaiz egotea garrantzitsua da dena ondo atera dadin. Bero egingo duenez, eguzkitako krema, estalkiak, ura eta abar eramateaz akordatu

Argibide guztiak atxikitutako gomendioetan

 

Ondoren, Bergarako egitaraua hauxe

 

Historikoa izango da, harro egoteko eguna. Biba zuek!