Elgoibar bi erroberetan bizikleta ibilaldia egingo dute domekan

elgoibarren.net 2014ko eka. 6a, 07:27

Elgoibar bi erroberatan egitasmoa antolatu du, beste behin ere, Herri Eskolako Kalamua guraso elkarteak, ekainaren 8rako. Izaera lehiakorrik gabeko egitasmoa da, eta antolatzaileek distantzia laburretan bizikleta erabiltzeko ohitura sustatu nahi dute. 10:30ean irtengo dira Kalegoen plazatik, eta Sallobentera egingo dute joan-etorria bizikletaz.

 

1706636720657 Elgoibar bi erroberetan bizikleta ibilaldia egingo dute domekan

Elgoibar bi erroberetan ekimena izan ohi da Herri Eskolako Kalamua Guraso Elkarteak antolatzen duen ekintzarik jendetsuena. Duela bi urte marka guztiak hautsi zituen ekimenak, eta 400 pertsona inguruk egin zuen Sallobenterako bidea bizikletan. Iaz eguraldiak baldintzatu zuen proba, eta Sallobentera ohiko joan-etorria egin beharrean, herriko kaleetan barrena ibili ziren. Aurten, zorionez, eguraldi eguzkitsua dago iragarrita domekarako. Hamargarren edizioa izango da aurtengoa.
 Etxeko txikienentzat ere prestatu dute proba bat Kalamua guraso elkartekoek. Molto motoetan, trizikloetan eta bizikleta txikietan egingo dute lasterketa. Kalegoen plazan hasita, Errosario eta San Bartolome kaleetan zehar joango dira partaideak, berriz ere Kalegoen plazara iritsi arte. 12:30ean hasiko da lasterketa.