Aitor Novak gaitentzat moldatu du 'Gure esku Dago' abestia

elgoibarren.net 2014ko eka. 6a, 12:28

Gure Esku Dago dinamikaren abestia gaitentzat moldatu eta grabatu du Aitor Nova musikari elgoibartarrak 8ondoko argazkian). Domekan, ekainaren 8an, egingo dute Durango eta Iruñea batuko dituen giza katea, 12:30etik 13:00etara, eta elgoiBARREN.net atarian zuzenean ikusi ahal izango duzue, streaming bidez (audioa dauka)


 Gure Esku Dago dinamikaren abesti ofizialak hedapen zabala izan du, eta dagoeneko era guztietako bertsioak egin dituzte: rap doinuekin, rock doinuekin… Aitor Nova musikari elgoibartarrak ere egin du bere ekarpena: gaitentzat moldatu abestia. Entzun hemen:

Giza katea Internetez zuzenean

Giza kate herrikoia egin zuten Elgoibarren maiatzaren 31n.

Dena prest dago ekainaren 8an Durango eta Iruñea batuko dituen giza katerako. 12:30etik 13:00etara eskuz esku oratuta beteko dituzte euskal herritarrek Durango eta Iruñea arteko 123 kilometroak. Debabarreneko herriei Bergarara joatea egokitu zaie. Elgoibartarrek 32. kilometroa bete beharko dute soraluzetarrekin batera, eta Mendarok berriz, 33. kilometroan izango du lekua, Deba eta Mutrikurekin batera. Nahi duenak gaur arratsaldean ere izango du domekarako metroak erosteko aukera. 17:00etatik 20:00etara jarriko dute informazio mahaia Elgoibarren, Kalegoen plazan, eta 18:30etik aurrera, Mendaron, udaletxeko plazan.
  • Giza katera joan ezin dutenek zuzenean jarraitzeko aukera izango dute elgoiBARREN.net atarian, streaming bidez zuzeneko irudiak ikusteko aukera izango baita domeka goizean.