Egun gutxi falta dira 2013-2014 ikasturtea amaitzeko, eta hortaz, Oin Alai ekimenari ere bukatzear dago. Urtero sasoi honetan egiten duten moduan, umeei eskolarako bidean laguntzeko boluntarioei izena ematera dei egin diete antolatzaileek, dagoeneko eman daiteke-eta izena hurrengo ikasturtean boluntario izateko. Aurten, 45 lagun aritu dira boluntario lanetan, 30 Elgoibar Ikastolakoak eta 15 Herri Eskolakoak. Era berean, Oin Alaiko arduradunek jakinarazi dutenez, ibilbide bat baino gehiagorekin jaio bazen ere Oin Alai ekimena duela lau urte, gaur egun ibilbide nagusia erabiltzen dute gehienek, ibilbide horrekin bat egiten zuten ia adar guztiak desagertu egin dira-eta.
Oin Alain parte hartu duten lagunen artean 70 euroko sariak ere zozketatu dituzte eta honako hauek izan dira irabazleak: Louren Jiménez, Ivan Migales, Naiara Gonzalez, Danel Santamaría (Herri Eskola, eta Iria Fernandez, Izaro Bastida, Gares Arriola, Luken Arriola (Elgoibar Ikastola)
∞Lotura duten albisteak:
- Abian da ikasturte berria (2013-09-06)
- Oin alai berezia egingo dute ekainaren 6an, Porrotx eta irrien lagunekin (2013-05-31)
- Berriz ere eskolara (2012-09-06)
- Zabalik dago datorren ikasturterako Oin Alain izena emateko epea (2012-06-08)
- Trikiti doinuekin hasi du ikasturtea Oin Alaik (2011-09-06)
- Oin Alai bereziarekin ospatu dute ekimenaren lehen urteurrena (2011-06-03)
- Oin Alai ekimenak boluntarioak behar ditu (2010-09-03)
- Probaldi arrakastatsuaren ostean irailean izango du jarraipena Oin Alai ekimenak (2010-07-22)
- Martxan da 'Oin alai' programaren proba pilotua (2010-06-08)
- Ikasleak eskolara oinez joatea bultzatu nahi du 'Oin Alai’ proiektuak (2010-05-14)