Ia bost kilometroko ibilbidean 900 metroko desnibel positiboa gainditu behar zuten mendi lasterkariek eta 37 minutuan eta 57 segundoan egin du igoera Larizek, Fuente De-ko Kilometro bertikaleko errekor berria ezarriz. Lariz berak ondu zuen iaz probako errekorra (39:37), lasterketa irabazi zuen estreinako aldian. Hortaz, minutu eta hamar segundoan ondu du iazko denbora. Javier Crespo sailkatu da bigarren postuan eta Javier Gutierrezek egin du hirugarren.
Lehia estua izan dute Larizek eta Crespok (Zurita de Piélagos, Kantabria, 1976). Taktika desberdinak erabili dituzte -indartsu hasi da kantabriarra eta atzetik aurrerako lasterketa egin du elgoibartarrak; baina, hala eta guztiz ere, azken metroetan erabaki da lasterketa. Larizek helmugara iristeko 15 metroren faltan gainditu du Crespo. Ikus probaren bideoa:
•Espainiako Kopako lider
Honenbestez, Kilometro Bertikalen Espainiako Kopako sailkapenean lehen postuan dago Iñigo Lariz, gaur Kantabrian lortutako garaipenari esker eta Kopako estreinako proban, Oturian, lortutako zazpigarren postuari esker.
Lau probak osatzen dute Espaiako bertikalen kopa. Hirugarrena uztailaren 26an jokatuko dute Palacios del Sil-en, Leonen, Cereisaleu-ko estreinako kilometro bertikala, hain zuzen ere. Gainera, Kilometro Bertikalen Espainiako txapelketa izango da proba hori. Azken proba jokatzeko Kantabriara itzuli beharko dute parte hartzaileek, Arredondon jokatuko baita azken proba: Mosquiteru-ko kilometro bertikala, abuztuaren 9an.