Txankakoako biribilguneko zuloa konpontzeko lanak hasiko dituzte eguaztenean

elgoibarren.net 2014ko eka. 9a, 18:35

Errepideko zati bat hondoratu egin zen 634 errepidean, Txankakoako errotonda barruan, eta harrezkero handitu egin da zuloa. Saiatu dira galipota botata konpontzen, baina alferrik izan da. Berriz saiatzeko asmoa dute orain. Konponketek irauten duten bitartean aldaketak izango direla trafikoan jakinarazi dute Udaltzaingotik.

 

 Elgoibarko Udaltzaingoko arduradunek jakinarazi dutenez, eguazten honetan, ekainaren 11n hasiko dira Txankakoako errotondako zuloa konpontzeko lanak, eta lanak amaitzeko bi egun beharko dituztela aurreikusten dute. Lanek irauten duten bitartean, txandaka emango diote bidea trafikoari. 
 Joan den martxoan bukatu zituzten, Txankakoako bidegurutzean biribilgunea egiteko lanak, eta errotonda horretako zati bat da hondoratu dena.