Felipe VI.aren tronuratze ekitaldian izan da gaur Iñigo Urkullu lehendakaria, eta EH Bilduk izendapen ekitaldira joan izana salatu nahi izan du Gasteizko Legebiltzarrean, “Urkulluk, euskal herritar gehienen sentimendua aintzat hartu beharrean, menpekotasuna adierazi duelako”.
EH Bilduren iritziz, lehendakariaren tokia gaur “ez dago espainiar Gorteetan, Euskal Herrian baizik, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrak ordezkatzen dituen Parlamentuan, hain zuzen ere”. (iturria: naiz.info)