Hellgoibarko metal gaua antolatu du Sinuosek bigarrengoz

elgoibarren.net 2014ko eka. 19a, 15:57

 
Bigarren urtez jarraian Hellgoibarko Metal Gaua antolatu du Sinuosek, Elgoibarren. Barixaku gauean izango da jaialdia, 23:00etatik aurrera, Maalako parkean. Bi talde arituko dira oholtzan: Estigia eta Darkness By Oath.

 
 

 Maalako parkean metal soinuak izango dira nagusi barixaku gauean (ekainak 20), Sinuose kolektiboak Hellgoibarko Metal Gaua antolatu baitu bigarren urtez jarraian. Kontzertu bikoitza antolatu dute.
  • Bigarren metal gaueko kartela.

    Estigia 1985ean sortu zuten Zarautzen, eta konta ezin beste kontzertu eskaini zituzten hamabi urtean, harik eta 1997. urtean banandu ziren arte. Hainbat maketa eta disko ere grabatu zituzten, eta orain, amaitzear dute disko berria. Antolatzaileek aurreratu dute taldea ezagutu zutenetako batzuei ezberdina suerta dakiekeela orain egiten duten musika, besteak beste, afinazioa bera eta ahotsak ere aldatu zaizkielako.
  • Darkness By Oath 2002. urtean sortu zuten. Detah Metal melodikoa egiten dute, eta At the Gates, dark tranquility eta antzeko beste hainbat talderen eragina izan du. 2004. urtean demo bat kaleratu zuten, eta lau diska kaleratu zituzten gerora: Confidential World of Lies (2005), Fear Yourself (2009), Near Death Experience (2012) eta Seeds of Desolution (2014).