San Juan suak pizteko lekua egokituko dute IMHko bidegurutzetik gertu

elgoibarren.net 2014ko eka. 20a, 09:48

San Joan bezperan (ekainak 23), usadioari jarraituz, San Joan suak piztuko dituzte Elgoibarren eta Mendaron, baina aurten Altzolan ez dituzte jaiak ospatuko. Udaleko Kultura Sailak jakinarazi duenez, auzotar talde bat joan zitzaien jaiak antolatzeko betebeharrei buruz galdezka, baina momentuz inork ez omen du jakinarazi jaiak antolatuko dituztenik. Elgoibarren, IMHrako bidean egokituko dute aurten suak pizteko lekua, IMHko bidegurutzetik gertu.


 Dena dela, Errotaberri zubi ingurua ere, azken urteetan moduan, suak pizteko prestatuko dutela jakinarazi du Udaltzaingoak. Mendaron, bestalde, In Leikek antolatu ditu suaren bueltako ekitaldiak. 19:00etan jolasak egingo dituzte frontoian, 20:30ean ogitartekoak banatuko dituzte eta 21:30ean sua piztuko dute plazan.