Iñaki Sanchezek IMHn egin zituen ikasketak, eta gaur egun Dikar enpresako kalitate zuzendaria da. IMHko irudi oroigarria eman diote ikasle ohi aipagarrienaren saria jaso duela-eta. Bestalde, Denis Fernandez Bello ermuarra aurtengo ikasle aipagarriena izan da, eta 500 euroko ikasketa poltsa jaso du. Erdi-mailako Mekanizazioko ikaslea da, eta lan-praktikak egin dituen Mecanicas Mecal enpresan bertan jarraitzen du lanean.
•Saritutako elgoibartarrak
Eredu dualari dagokionean, Aitzol Gonzalez Salegi elgoibartarra nabarmendu dute. Goi mailako fabrikazio mekanikoa ikasi du, eta eredu dualari esker Tornilleria Aras enpresan egin ditu praktikak. Une honetan, bertan jarraitzen du lanean. Azkenik, Elgoibarko ikasle aipagarrienaren alorrean Carlos Eduardo Llanos Pintori eman diote saria, eta horri esker enplegurako prestakuntza doan egiteko aukera izango du.
ARGAZKIAK: