Euri tanta batzuek jauzi baziren ere, ez zen suak itzaltzeko adina izan eta arazorik gabe piztu ahal izan zituzten atzo San Joan suak Elgoibarren zein Mendaron. Elgoibarren, baserri auzoetan eta hainbat baserritan piztu zituzten suak, eta Elgoibarko Udalak bi gune egokitu zituen herrigunean suak pizteko: IMH ikastetxearen azpialdean eta Errotaberri zubi inguruan, hain justu ere. Mendaron, berriz, In Leikek antolatu zituen suaren bueltako ekitaldiak eta 21:30ean piztu zuten sua plazan.
ARGAZKIAK: