Figuratenteak behar dituzte 1936ko Gerrari buruzko dokumental bat grabatzeko

elgoibarren.net 2014ko eka. 25a, 09:39

 
1936ko Gerran, Aiastia inguruan izan ziren borrokaldiei buruzko dokumental lan bat prestatzen dihardu Baleuko komunikazio enpresak, eta figuranteak behar ditu. Azpeitia eta Elgoibar inguruko 18 eta 26 urte bitarteko gizonezko argalak behar dituzte.

 


 1936ko Gerrari buruzko dokumentalaren filmazio lanak uztailaren 17tik 11ra bitartean egingo dituzte Elgoibar eta Azpeitia artean. Borrokaldietarako nola prestatu ziren jasoko dute Azpeitian egingo dituzten grabaketetan, eta Aiastia inguruetan, berriz, borrokaldiak grabatzeko asmoa dute. Bi sekuentzia horietarako behar dituzte figuranteak Baleukokoek.

 Telefono zenbaki bat eta posta elektroniko helbide bat jarri ditu Binahi casting agentziak interesatuek izena eman dezaten: 943 323 260 260 / casting@binahi.com. Norbere datuak eta argazkiren bat bidaltzeaz gain, uztailaren 4tik 11ra bitartean libre dituzten egunak zeintzuk diren zehazteko eskatu diete interesatuei.
  • Aiastiako borrokaldiei eta Zirardamendiko gudariei buruzko informazio osoagoa BARREN astekariak 2012an argitaratu zuen erreportajean (829. zenbakia, 2012-06-22 PDF)

 

  *Andres Erich argazkilari alemaniarrak atera zuen goiko argazkia 1936an Elgoibarren, Santa Klaran. Erichen argazki gehiago elgoibar1936.org webgunean.