2012az geroztik CD Elgoibarko presidentea zen Eduardo Arrietak lan arazoak argudiatu ditu dimisioa emateko. Klubak aste honetan jakinarazi du bere ordezkoaren izena. Arrietak gidatzen zuen zuzendaritza taldean diruzain lanak egin dituen Jesus Mari Uncilla da CD Elgoibarko presidente berria. Ondo baino hobeto ezagutzen du kluba Uncillak, azken hogei urteetan Elgoibarko futbol taldearen bueltan ibili baita. Aurrez, beste etapa batean ere ibili zen zuzendaritza taldean, zortzi bat urtez.
•Batzar nagusia eguenean
Urteko batzar orokorra egin baino egun batzuk lehenago eman du CD Elgoibarrek presidente aldaketaren berri. Hilaren 26an, eguenean, egingo dute urteko batzar nagusia, Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Batzarreko gai-ordenan hiru gai sartu dituzte: urteko balantze ekonomikoa, kirol balantzea eta galderak eta iradokizunak egiteko tartea. CD Elgoibarko bazkideak parte hartzera deitu dituzte.
•Jokalari erregularrenak
2013-2014 denboraldiko jokalari erregularenak eta inplikazio handiena izan dutenak aitortu nahi izan ditu CD Elgoibarrek egindako lanaren eskerretan. Hona hemen saritutako jokalarien zerrenda (PDF)
2013-2014 denboraldiko jokalari erregularenak eta inplikazio handiena izan dutenak aitortu nahi izan ditu CD Elgoibarrek egindako lanaren eskerretan. Hona hemen saritutako jokalarien zerrenda (PDF)
∞Lotura duten albisteak:
- Egoitz Mendizabal oreretarra da Haundiko entrenatzaile berria (2014-06-12)
- Haundik maila galdu du hamar denboraldi eta gero (2014-05-05)
- Eduardo Arrieta da CD Elgoibarko presidente berria (2012-06-21)