Nahaste Borrasteko parte hartzaileek hiru probatan lehiatu behar izaten dute. Hasteko, zazpi kilometro inguru egin behar izaten dituzte bizikletan, eta ondoren, Kalegoen plazan 25 kiloko zakua bizkarrean hartu (15 kilokoa emakumezkoek) eta 400 metro egin behar izaten dituzte korrika, San Bartolome eta Errosario kaleetan barrena. Azkenik, 1.500 metroko ibilbidea osatu behar izaten dute antxitxika.
Izenemateak Kimetz elkartean egin beharko dira, lasterketa hasi aurretxoan. Iaz, 50 lagunek hartu zuten parte, eta Jose Antonio Ruiz del Rey gailendu zen, 18:26ko denborarekin. Jose Antonio Ruiz del Reyk 16 urte zituenetik parte hartzen du proba honetan, eta 2007an ere berak irabazi zuen. Emakumezkoetan, Ainhoa Lendinezek egin zuen iaz denborarik onena (20:09). Errekorra, nola nahi ere, Iñigo Larizek dauka oraingoz: 18:01. Aurten, baina, ezin izango du bere errekorra ontzen ahalegindu, Nahaste Borraste proba hasi baino hiru ordu lehenago kilometro bertikalen munduko txapelketan hartuko baitu parte Chamonixen (Frantzia).
∞Nahaste Borrasteko azken urteetako irabazleak:
- 2013koa Jose Antonio Ruizek irabazi zuen, 2012koa, 2011koa eta 2010eko Nahaste Borrasteak Iñigo Larizek irabazi zituen, 2009koa David Condek, 2008koa Iñigo Larizek; Jose Antonio Ruizek 2007koa eta David Condek irabazi zuen 2006koa.
•ARGAZKIAK: 2013ko Nahaste Borrraste