180 ume eta gazte parte hartzen ari dira Udako Kirol Udalekuetan

elgoibarren.net 2014ko eka. 26a, 11:41

 
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak kirola eginez uda ondo pasatzeko helburuarekin antolatzen ditu urtero Udako Kirol Udalekuak. Aurten 180 haur eta gaztek eman dute izena eta joan den astelehenean hasi zuten kirol udalekua.


  Udako Kirol Udalekuetan parte hartzen ari diren lagunek kirol jarduera desberdinak egingo dituzte, zazpi monitoreen gidaritzapean, uztailaren 18ra bitartean. Astelehenetik barixakura, goizeko 9:30etatik 12:30etara, Mintxetan, Olaizagan zein Ikastolan ibiliko dira kirola egiten. Txikienek mendira irteera bat egiteko asmoa zuten gaur, baina eguraldiak ez die horretarako aukerarik laga eta Ikastolara joan behar izan dute. Hara joan aurretik atera diegu goian ikus dezakezuen talde argazkia. Udal Kirol Patronatuko arduradunen esanetan, lau aste hauetan kirola eginez uda ondo pasatzea da udalekuen helburua.

1706636657562 180 ume eta gazte parte hartzen ari dira Udako Kirol Udalekuetan

1706636657726 180 ume eta gazte parte hartzen ari dira Udako Kirol Udalekuetan