Besteak beste, kultura alorrean dituzten lehentasunak eta zein kultur eredu sustatu nahi duten zehazteko eskatu dio EH Bilduk Elgoibarko Udalari, eta baita sorkuntzak izango duen lekua zehazteko ere. Baldintza horiek zehaztu gabe, kultur gunearen erabilera zehaztea ez dela posible uste du EHBilduk. "Pentsatu genezakeen ireki den prozesu parte hartzailearen helburuetako bat horixe dela, baina ez, ez da horrela. Prozesu parte hartzailearen helburu nagusia kultur eragileekin eraikinaren banaketa adostea da", adierazi dute.
Horrez gain, prozesu parte-hartzailea mugaz josita dagoela adierazi dute, bereziki, hainbat kultur eragilek ez dutelako jaso prozesuan parte hartzeko deialdia. "Ordenantza onartu berriak horrela aurreikusi arren, deialdi zehatzaz gain ez da deialdi publiko orokorrik egin interesa duen eragile oro prozesura batzeko", salatu du koalizioak.
Ideiak garbi eduki arte ezin dela lau milioi euroko inbertsio bat egin esan dute koalizioko kideek, eta prozesu honen gaineko hausnarketa egiteko eskatu dute.
∞Lotura duten albisteak: