Barixaku eta zapatu iluntzetan izango dira saioak, eta emanaldi egunean euria egiten duen egunetan, proiekzioak atzeratu egingo dituzte. Hala, barixakuetako filma domekara pasatuko dute euria egiten duenean, eta zapatukoa, astelehenera edo hurrengo egunera. Pelikula guztiak 22:30ean hasiko dira.
Esan bezala, Gravity filmarekin hasiko dira proiekzioak uztailaren 4an. Espazioko biziraupen istorioa kontatzen du, eta pelikula honek irabazi ditu sari gehien aurtengo Oscar sarietan: zituen hamar izendapenetatik zazpi. Zuzendari onena (Alfonso Cuaron), muntatze, argazki zuzendari, musika, soinu muntatze, soinu nahasketa eta efektu berezien sariak eskuratu zituen Gravity-k
Kalegoen plazan 600 bat lagunentzako lekua izango dute zine zaleek. 1991. urte inguruan hasi ziren Aire Libreko Zine emanaldiak plazan, doan, eskaintzen.