51 lagunek hartu dute parte gaur Nahaste Borraste proban, iaz baino lagun bat gehiagok. Kalegoen plazatik abiatu dira guztiak bizikletaz eta zazpi kilometroko ibilbidea osatu ostean Jorge Gonzalez itzuli da plazara lehen postuan. Abantaila dezentea atera dio Jorgek, bere atzetik heldu den anaia gazteari, Ibani. Bizikleta gainean primeran moldatzen direla erakutsi dute, beste behin ere, Gonzalez anaiek. Jorgek ez du alferrik birritan irabazi San Pedroko txirrindulari igoera. Zakua bizkarrean hartuta eta antxintxika, baina, ez dira maila berean aritu. Jorgek eutsi dio lortutako abantailari, baina txakalaldia izan du Ibanek eta postu asko galdu ditu.
Azkenean Jorgek gurutzatu du helmuga marra lehen postuan, 18:38denborarekin, baina ez du ondu Iñigo Larizek 2012an ezarri zuen errekorra (18:01). Lasterketa luze egin zaiola eta indarrez justu amaitu duela aitortu du irabazleak lasterketa amaieran. Hiru alditan egin izan du bigarren proba honetan, "gehienetan Iñigo Larizen atzetik". Hortaz, Larizek parte hartuko ez zuela eta bazekien irabazteko aukerak izan zitzakeela. Eta halaxe izan da. Loren Galeanok egin du bigarren (18:47) eta Aitor Beneitezek hirugarren (18:57).
Emakumezkoetan Ainhoa Lendinez izan da irabazlea 21:02 denborarekin. Beterano A mailan (40-49 adin tartean) David Conde izan da onena (19:16); Iñaki Ulazia izan da lehen sailkatua Beterano B kategorian (50-60 urte), 21:15 denborarekin. Kadeteen sailkapenean Beñat Bollar izan da azkarrena eta beteranoetan beteranoena, azkenik, Antonio Fernandez.
- SAILKAPENA: 30. Nahaste Borraste (PDF)
ARGAZKIAK:
∞Azken urteetako irabazleak:
- 2012 koa, 2011koa eta 2010eko Nahaste Borrasteak Iñigo Larizek irabazi zituen,2009koa David Condek, 2008koa Iñigo Larizek; Jose Antonio Ruizek 2007koa etaDavid Condek irabazi zuen 2006koa.