Musika jardunaldi interaktiboak egingo dituzte Elgoibarren uztailaren 17tik 27ra

elgoibarren.net 2014ko uzt. 4a, 08:03

Tailerrak, klinik-ak (aholkularitza pertsonalizatua) eta emanaldiak uztartuko ditu Musika jardunaldi interaktiboak, uztailaren 17tik 27ra bitartean, Kultur Etxeko sotoan. Jardunaldiak antolatu dituen Oier Gurrutxaga musikari elgoibartarrak azaldu duenez, arlo desberdinetako musikarien elkarrekintza sustatu nahi du, "lagun giroan", jardunaldien barruan antolatuko dituen tailerretan. Tailerrak irekiak eta debalde izango direla zehaztu du.


1706636649550 Musika jardunaldi interaktiboak egingo dituzte Elgoibarren uztailaren 17tik 27ra

Inprobisazioa landu ahal izateko hainbat musika tresna eta backtrack bilduma zabala jarriko ditu Oier Gurrutxagak parte hartzaileen eskura. "Bakoitzak bere gustu eta beharretara egokitzen diren tailerretan parte hartzeko aukera izango du, musika estilo desberdinetan banatuta egongo dira-eta". Kontzertuak ere antolatuko dituzte Musika Jardunaldi Interaktiboen barruan, artista edo irakasle gonbidatuen parte hartzearekin.
  • Informazio gehiago: aimog.org orrialdean, Facebook sare sozialean, edo oiergurrutxaga@gmail.com helbide elektronikora idatzita.