Pirritx eta Porrotx pailazoak bihar, Mendaron

elgoibarren.net 2014ko uzt. 4a, 12:02

 
Pirritx, Porrotx eta Marimots pailazoak Mendaron izango dira bihar, zapatua. Bizipoza ikuskizuna eskainiko dute, 19.00etatik aurrera Mendaro Ikastolako jolastokian. Sarrerak 7 euroan jarri dituzte salgai, Morroskillo dendan (Herriko Enparantza, 18), baina bihar ere ikastolako sarreran ere erosi ahal izango dira.



•Bizipoza ikuskizunaren sinopsia:


1706636649077 Pirritx eta Porrotx pailazoak bihar, Mendaron

Pailazoak irripidean barrena abiatzera doaz Panpoxa furgonetan. Txernobyldik datorkien laguna jasoko dute aireportuan. Marimotots Panpoxa martxan jartzen saiatu da, baina ezin: motorra puzkerka hasi da, ke artean eztulka. Matxuratuta dago plazaren erdian. Arduratuta daude gure lagunak, aireportura nola iritsi ez dakitela. Plazan daudela, handik eta hemendik, laguntza ez zaie faltako, eta konturatuko dira bizkarra emanaz elkarri denok garela elbarri. Kantuan eta dantzan, bizipozez eta auzolanean, mundu berri bat dugu zain.