Fermin Ruiz de Gauna Ibañez de Garayok (Elgoibar, 1923-2010) Aita Barrundiako Audikana kontzejukoa, eta ama Aguraingoa zituen. Bost anai-arrebatatik zaharrena zen Fermin. Zortzi urte zituela galdu zuen aita, eta bere bi anai-arrebarekin Elgoibarko babes-etxean hartu zuten. Hamahiru urterekin Ciara makina-erreminta lantegian hasi zen lanean. Hamaika urte Ciaran eginda, Sigmara joan eta bertan jardun zuen jubilatu arte. Pilota eta futbol zalea zen; Elgoibar futbol taldeko atezaina izan zen, baina pilotari profesional bihurtu zenean utzi behar izan zion futbolari. Barakaldon 1944. urtean debuta egin eta hemeretzi urtez jokatu zuen profesional mailan, lantegiko lana alde batera utzi gabe. Elgoibarko Anjelita Alzibarrekin ezkondu zen eta bi seme izan zituzten.
Ferminen gurasoak erdaldunak ziren, eta euskara kalean ikasi zuen, ondorengo bideoan azaltzen duen moduan:
Fermin Ruiz de Gauna Ibañez de Garayoren bizitzako pasarte gehiagoren bideoak aurkituko dituzue ahotsa.com-en
- Sarrera gehiago, ahotsak.com elgoiBARREN.net atarian