Kenny Molly nagusitu zen Mendaroko Javier Ezenarro Oroitzarrean

elgoibarren.net 2014ko uzt. 7a, 16:56

Javier Ezenarro zenaren omenezko txirrindularitza lasterketa jokatu zen zapatuan, Mendaron. Mendaroko Txirrindulari Elkarteak urtero antolatzen duen jubenilen mailako lasterketa da Javier Ezenarro Oroitzarrea. Zapatukoan, 77 txirrindulariko tropela abiatu zen eta 55ek amaitu zuten proba. Denetan azkarrena Kenny Molly izan zen, Tieltse Rennersclub taldeko txirrindularia.


 Kenny Molly txirrindulari gazteak 2:18:38ko denbora behar izan zuen 84 kilometroko ibilbidea osatzeko. Unai Orbea Atracciones Sanz taldeko azkoitiarraren pare antzean egin zituen azkeneko kilometroak irabazleak, baina helmugan hiru segunduko aldea atera zion. Hirugarren, Andoaingo taldeko Mikel Alonso sailkatu zen. Mendiko sailkapenean Marck Buades gailendu zen, eta taldeka, Andoaingo txirrindularitza taldea. Elgoibarko Ciclos Iturriaga taldekoen artean, berriz, Pablo Zabala izan zen azkarrena. Sailkapen nagusian hamargarren egin zuen Zabalak.

1706636646998 Kenny Molly nagusitu zen Mendaroko Javier Ezenarro Oroitzarrean

1706636647100 Kenny Molly nagusitu zen Mendaroko Javier Ezenarro Oroitzarrean

1706636647231 Kenny Molly nagusitu zen Mendaroko Javier Ezenarro Oroitzarrean

1706636647343 Kenny Molly nagusitu zen Mendaroko Javier Ezenarro Oroitzarrean

1706636647460 Kenny Molly nagusitu zen Mendaroko Javier Ezenarro Oroitzarrean