San Fermin Txiki eguna antolatu du, beste urte batez, Elgoibarko Izarrako Atxutxiamaika Aisialdi taldeak, Elgoibarko Udaleko Gazteria sailaren laguntzaz.
2014ko San Ferminetako lehen entzierroa korritu dute gaur Iruñean, eta hiru ordu beranduago irten dira Atxutxiamaikako ganadutegiko zezenak Elgoibarko kaleetan. Izua eragin diete batzuei, baina algara izan da nagusi San Bartolome eta Errosario kaleetan barrena egin duten entzierroan.
ARGAZKIAK: