Zapatuan (uztailak 19), Formigal ingurutik irtengo gara, eta, Izas kanala zeharkatuz, Candanchun dagoen Pepe Garces aterpean amaituko dugu ibilaldia. Ibilbidean zehar, nahi izanez gero, GR-11 arrastoa laga eta hainbat gailur egiteko aukera izango dugu: Campo de Troya, Punta Lapazuso, Pico Royo edo Punta Tres Huegas.
Behin betiko ibilaldiak mendian bertan erabakiko ditugu, eguraldia eta elkartuko garen taldearen ezaugarriak aintzat hartuta.
•Prezioak:
- Bazkideek: 50 euro.
- Bazkide ez direnek: 60 euro.
Izena emateko azken eguna: uztailak 14 (25 lagunentzako tokia hartu dugu). Emailez izena eman nahi baduzu, bidali ordainagiria morkaiko@morkaiko.net e-postara, harremanetarako datak zehaztuz.
Kontu zenbakiak:
- Kutxabank: 2095 5036 54 1060129326
- Laboral Kutxa: 3035 0007 27 0071104751