Komun publikoa jarri dute Urazandin, grua erraldoi baten laguntzaz

elgoibarren.net 2014ko uzt. 10a, 15:34

 
Bere kasa garbitzen den komun publikoa jarri dute gaur goizean Urazandiko plazan. Komuna bere lekuan jartzea ez da lan erraza izan, pieza bakar batean etorri baita komuna, eta grua erraldoi baten laguntzaz jarri behar izan dute bere lekuan, 13 bat tonako pisua zuen-eta. (argazkiak dauzka)



Herri Eskolak Lehen Hezkuntzako ikasleentzat duen ikastetxearen albo batean jarri dute komun publiko berria Urazandiko plazan. Bere kasa garbitzen den horietakoa da komuna, Maalako parkean edo Xixilioneko aparkalekuan daudenen antzerakoa. Urazandin jarri duten komunak badu berezitasun bat, gizonek barrura sartu gabe ere egin ahal izango dutela txiza; komunaren albo batean horretarako egokituta duen gunean, hain zuzen ere.
 Obra hau egiteko lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 54.000 eurokoa izan zen (BEZ barne).
 Ondorengo argazkietan ikus daitekeen moduan ikusgarriak izan dira komuna bere lekuan jartzeko lanak, grua erraldoi baten laguntza behar izan dute-eta. 
ARGAZKIAK:

1706636623824 Komun publikoa jarri dute Urazandin, grua erraldoi baten laguntzaz

1706636623933 Komun publikoa jarri dute Urazandin, grua erraldoi baten laguntzaz

1706636624001 Komun publikoa jarri dute Urazandin, grua erraldoi baten laguntzaz

1706636624140 Komun publikoa jarri dute Urazandin, grua erraldoi baten laguntzaz

1706636624224 Komun publikoa jarri dute Urazandin, grua erraldoi baten laguntzaz

1706636624349 Komun publikoa jarri dute Urazandin, grua erraldoi baten laguntzaz