Planeta Bike saioa maila guztietako bizikleta zaleei zuzenduta dago, eta bizikletan egiteko ibilbideak erakustea du helburu. Oro har, bizikletari loturiko esparru guztiak lantzen dituzte. Hamabost egunean behin ematen dituzte atal berriak, Canal + Deportes, Canal + Deportes 2 HD eta Sportmania kateetan. Gainera, saio bakoitza hamabost alditan errepikatzen dute gero. Elgoibarren grabatu zuten saioa Youtubera ere igo dute.
Futbolak ospea eman zion Rafa Alkorta bilbotarra da saioko aurkezleetariko bat eta bera etorri zen Debabarrena BTT zentroa ezagutzera, Planet MTB aldizkariko Chus Castellanos adituarekin batera.
∞Lotura duten albisteak: