Inma Mugertza eta Olatz Txurrukak, Amaia eta Jone Loiola lehengusinen kontra jokatu zuten emakumeentzako Elgoibarko pala txapelketako finala, eta azkenean, 22-21 irabazi zuten loiolatarrek. Emozio handiko finala izan zela adierazi dute antolatzaileek. Hamar bikotek hartu dute parte txapelketan, eta pozik agertu dira antolatzaileak. Irailean neska-mutilek osatutako bikotekako txapelketa antolatuko dute.
|
|
•Mendaroko frontenis txapelketako finala
Irene Elorzak eta Amaia Mendikutek osatutako bikoteak Edurne eta Maite Olazabalek osatutakoaren kontra jokatuko dute Mendaroko frontenis txapelketaren finala, datorren barixakuan, uztailaren 18an. Finala 19:00etan hasiko da, Goñati pilotalekuan.
|
|



