6nemem9 talde elgoibartarraren ibilbidea gogora ekarri dute badok.info euskal musikaren atarian

elgoibarren.net 2014ko uzt. 18a, 07:46

 
6nemem9 musika talde elgoibartarraren ibilbidea gogora ekarri dute Berriak sorturiko Badok.info euskal musikaren atarian. Jon Eskisabel atariaren arduradunak elkarrizketa sakona egin die taldfekide izandako Alberto Gonzalez Lodosori eta Asier Etxanizi. Eskisabelen berbetan, 90eko hamarkadan euskal rockak izan zuen irekidura estilistikoaren beste adibide bat da 6nemen9.

 

 Taldea sortzeko lehen urratsak 1990-91. urteetan eman bazituzten ere, 6nemen9 ez zen erabat osatu 1992ra arte. Alberto Gonzalez Lodoso eta Asier Etxaniz gitarristek, Martxelo Mendizabal bateria jotzaileak eta Josu Iriondo baxu jotzaileak asmatu zuten taldea, eta ondoren Mikel Cornejo abeslaria batu zitzaien. Ondarroako Gaztetxean eman zuen lehen kontzertua, 1993ko maiatzean.

 Lehen maketarekin eta zuzenean apenas trebatu gabe, Euskadi Gaztea irratiak antolaturiko lehiaketa irabazi zuen taldeak orain dela 20 urte, baina horrek apenas izan zuen eraginik 6nemen9ren etorkizunean. "Ur lasterraren kontra ez bada ere, bere bidea bakarrik egin zuen Elgoibarko taldeak, pop melodiak eta gitarra elektrikoak oraindik ere nortasun propioa erakusten duten kantu ilun eta iradokitzaileetan josten. Gurean talde bakana izan zen 6nemen9, baina garaiko pop eta rock alternatiboarekin bat egiten zuen bete-betean", dio Jon Eskisabelek badok.info atarian idatzi duen artikuluan. 6nemen9 taldearen ibilbidea gogora ekartzeko asmoz Alberto Gonzalez Lodosori eta Asier Etxanizi eginiko elkarrizketaz gainera, taldeak atera zuen diskoetako bat, Pop-atic (1998), entzuteko gonbitea egin du Eskisabelek. BADOK 2009ko urrian sortu zuen Berriak, euskal musika ezagutarazteko eta suspertzeko.

∞Lotura duten albisteak: