Bailarako 17. Futbol 7 txapelketako finalerdiak jokatu zituzten, joan den eguaztenean, Mintxetako futbol zelaian. Lehen finalerdian partida beroa jokatu zuten Recre Sport Crew eta Mas que Olaso taldeek. Lehiakortasun handiko partida izan zen eta une batzuetan joko garbiaren mugak ere gainditu zituzten zenbait jokalarik, eta boxeoak hartu zuen futbolaren lekua. Azkenean Mas Que Olaso taldeak lortu zuen finalerako txartela.
Bigarren finalerdian, Castolo F.C Eibarko taldeak eta Mendaroko Kili Rangers taldeek jokatu zuten elkarren aurka. Eibartarrek aukera garbi gehiago sortu zituzten lehen zatian, baina mendaroarrek sartu zituzten partidako bi golak.
Honenbestez, Recre Sport Crew taldeak Castolo F.S taldearen aurka jokatuko du, gaur, 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida, 19:00etan.
Txapelketako irabazlea, berriz, Mas Que Olaso eta Kili Rangers taldeek jokatuko dutern finaletik irtengo da. 20:00etatik aurrera Mintxetako futbol zelaian.
Iaz Elgoibarko EGS taldeak irabazi zuen txapelketa, hirugarrengoz.
Argazkiak:
•Azken urteetako irabazleak:
- 2008: Buztangorriak
- 2009: EGS
- 2010: La Naranja Mekanika
- 2011: EGS
- 2012: La Naranja Mekanika
- 2013: EGS