Koadrilen Egunarekin hasi zituzten zapatuan santanak

elgoibarren.net 2014ko uzt. 21a, 10:20

Koadrilen Eguna ospatu zuten zapatuan Mendaron. Eguenean  hasiko dituzte ofizialki santanak, baina jai giroan murgilduta daude dagoeneko. Paella lehiaketa, karaokea, goitibehera jaitsiera eta playback-a izan ziren zapatuko egitarauko osagai nagusiak. (argazki bilduma erta bideoa dauzka)

 

 Paella lehiaketan Maialen Olazabalen koadrila nagusitu zen, Karaokean Andoni Iriondoren koadrila, goitibeheretan Jon Larrañagarena eta playback-ean Unai Kanalaetxeberriak, Andoni Egañak eta Gaizka Lazarobasterrek osatutako hirukotea nagusitu zen. Losintxa lehiaketa, berriz, Ainhoa Urbietak irabazi zuen. Azkenik, sari nagusia, Jon Larrañagaren koadrilarentzat izan zen (500 euro), eta bigarren saria (300 euro) Trikitilariak taldekoentzat. 

•ARGAZKIAK:
 
BIDEOA: