Gipuzkoako Foru Aldunditik jakinarazi dutenez, Elgoibar-Maltzaga bidegorria itxi egingo da sastraka kendu eta garbiketa lanak egin behar baitira 13+819 eta 16+315 kilometro puntuen artean. Plataformak zer zabalera duen ikusita, eta lanak egiten ari diren bitartean harriak eta bestelako objektuak erortzeko arriskua dagoenez, bidegorria erabat itxiko dute uztailaren 24an (eguena), 08:00etatik 18:00etara.