Sigma auzoko bizilagunek auzolanean berreskuratu eta txukundu dituzte auzoko hainbat gune, azken boladan. Besteak beste, Sigmako eskola egon zen eraikina eta ingurunea berritu dituzte. Frontoiaren atzeko aldean dagoen Arabar bola jokoan aritzeko aire libreko bolatokia ere Santiago egunerako berritu nahi zuten, baina berrikuntza lanak ez dira garaiz iritsiko. Izan ere, auzoko guneak berreskuratzearekin batera, Santiago egunaren bueltan antolatzen dituzten jaiak indartu nahi dituzte bizilagunek. Azken urteetan Sigmako pilota txapelketako finalak bakarrik antolatzen zituzten egun honetan, baina aurten bi egunetarako egitaraua osatu dute.
Azkenik, uztailaren 26rako bi txapelketa antolatu dituzte, mus txapelketa eta igel-toka txapelketa. Eulogio Estarta elkartean jokatuko dute mus txapelketa eta 20 euro ordaindu beharko ditu bikote bakoitzak parte hartzeko. Irabazleek garaikurra, bildots bat eta bi txanpain botila jasoko dituzte saritzat.
∞Lotura duten albisteak: