Ia kilo eta erdiko tomateak jaso dituzte Zeleta baserrian

elgoibarren.net 2014ko uzt. 23a, 12:57

Kilotik gorako tomateak jaso dituzte aste honetan Aiastiako Zeleta baserrian, eta ale handienek 1,300 kiloko pisua eman dute baskulan. Anselmo Salazar Molik 30 urtetik gora daramazki tomate artean lanean, baina horrelako tomate ale “erraldoirik” ez duela sekula jaso dio. Gainera, tokian tokiko tomatea dela nabarmendu du, Andikano eta Lerun Txiki baserrietan duela 25 urte hartutako tomate haziak erabilita sortutakoa. (argazkiak dauzka)


  “Andikano eta Lerun Txiki baserrietako tomateek entzute handia izan dute beti Elgoibarren eta haiei hartu nizkien tomate haziak duela 25 bat urte inguru”, esan du Anselo Salazar Molik. Harrezkero, urtetik urtera erein ditu Zeleta baserriko lurretan, “hemen bertako hazi mota hori mantentze aldera, batez ere”. Izan ere, Salazarrek Eusko Label ziurtagiridun tomateak ekoizten ditu Zeletan. San Juanetatik (ekainak 24) San Migueletara (irailak 29) 12.000 kilo tomate jasotzen dituela dio.
 Aurten, baina, Andikano eta Lerun Txikin hartutako hazi haietako gehiago ereitea erabaki zuen, saltzeko asmoarekin. Uzta ona izan du, apiril hasieran ereindako hazietatik tomate ale bikainak etorri dira-eta. “Baldintza oso onak izan ditugu joan den udaberrian eta udan. Iaz baino epelagoa eta lehorragoa izan da udaberria eta oso gustura nago jaso dudan tomate uztarekin, are gehiago iazkoa urte aldrebesa izan zelako”.
  Tomateen tamaina eta pisuarekin harrituta dago Molly. “Kilo bateko tomateak jaso izan ditut, baina sekula ez hauen parekorik”. Gainera, zapore oso ona dutela dio: “munduko tomaterik onenak dira niretzat eta tratamendu kimikorik gabe hazi dira, Zeletako ekoizpen guztia moduan”.
•ARGAZKIAK:

1706636589561 Ia kilo eta erdiko tomateak jaso dituzte Zeleta baserrian

1706636589707 Ia kilo eta erdiko tomateak jaso dituzte Zeleta baserrian

1706636589842 Ia kilo eta erdiko tomateak jaso dituzte Zeleta baserrian

1706636590013 Ia kilo eta erdiko tomateak jaso dituzte Zeleta baserrian

1706636590092 Ia kilo eta erdiko tomateak jaso dituzte Zeleta baserrian