Joan zen zapatuan izan zuten lehen aurrerapenaren ostean,- koadrilen
eguna ospatu zuten- gaur (uztailak 24) hasiko dituzte ofizialki santanak
Mendaron. Kanpai jotzea egingo dute 18:15ean eta, ondoren, Salbea
abestuko dute Garagartzako elizan. 19:30ean izango da txupinazoa. Aurten
Maite Maiora kirolariak piztuko du txupina. Horren ostean, Katasorgiña
jaitsiko da udaletxeko balkoitik, jaiei hasiera emanez. (egitaraua
dauka)