Dena prest folklore jaialdirako

elgoibarren.net 2014ko uzt. 24a, 11:52

Elgoibarko Nazioarteko 28. Folklore Jaialdia egingo dute gaur gauean (22:30), Olaizaga kiroldegian. Beti bezala, nazioarteko bi talde arituko dira Haritz dantza taldeko dantzariekin batera. Batetik, Ipar Osetiako Gorets taldea, eta bestetik Costa Ricako Tierra y Cosecha taldea. Aurten, gainera, ez dute jaialdia ikusteko sarrerarik kobratuko.


  Urtero legez, Portugaleteko Elai Alai taldearekin elkarlanean antolatu du Haritz dantza taldeak Elgoibarko Nazioarteko Folklore jaialdia. Aurten, dantzaldiaren 28. edizioa izango da, eta bada berrikuntza bat, izan ere aurtengo jaialdia dohainik izango da. Gainontzean, beti bezala, nazioarteko bi talde arituko dira Haritz dantza taldeko dantzariekin batera. Batetik, Ipar Osetiako Gorets taldea, eta bestetik Costa Ricako Tierra y Cosecha taldea.

Bideoa: (2013ko Elgoibarko folklore jaialdia)